XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela, Iruineaz jabetzeko ahaleginak, zoritxarrez porrot egin zuten.

Azaroaren 30ean, asaldatuek, elurrez estalirik zegoen Baztan haranetik, atzera jo behar izan zuten, bertan behera lagun anitz utzirik, batez ere Belateko mendatean.

Zinez samina izan zen abertzaleentzat gudaldi hura, hain gaizki taiutua.

Borroka antolagabe zatar hura ikustez gerotan, hobea izango zitzaieken etxean geratzea.

Kitatzeko asmoz, Fernando erregeak, nafarrak garaitu eta gero, garratzago zigorkatu zituen, makina bat gaztelu eta gotorleku lurrera suntsituz.

Zangozako zubia dorre irmoz babestu zuen.

Iruinean ciudadela izeneko gotorlekua eraikitzen hasi zen.

Nagusigo, langintza eta ogibide gehienak beaumondarrei eskuratu zizkien.

Jatorrizko erregeri jarraituz erbestean bizi zirenei, itzultzeko eta fideltasun zina egiteko indar egin zien.

Agindu hau betetzen ez zutenei ondasunen galeraz mehatxatuz.

Jatsu-ko Pedro osabari Epaikari Nagusi agintaritza kendu eta Grazian Beaumont etsaiari eman zion, eta Jatsu-ko Joanek zuen Erret Kontseiluaren zuzendaritza Luis Beaumont-i eskuratu.

Albako Dukeak, izeba Margaritari bahitutako jauregia, espainiar bati bezuza egin zion.

1513.eko udaberrian, espainiar eta beaumondarrak Amaiur gazteluaz jabetzea saiatu ziren.

Orduraino abertzaleen babespean bait zegoen.

1515.eko ekainaren 11an Nafarroa ofizialki Kastillako koroari erantsia izan zen, eta Burgosko Kontseiluaren menean ezarria.